XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udal Erregimenari buruzko arloko indarreko legezko xedapenen testu bategina onetsi zuen apirilaren 18ko 1986/781. Legegintzazko Erret Dekretuaren testuko 122 eta hurrengo artikuluak beterazteko, zortzi eguneko epean zehar, egin den deialdiko lehiaketa publikoarentzat aginduzko izango diren Administrazio Klausula Berezien Pleguak jendaurrera azaldu dira.

Adierazitako epearen barruan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiak ebatziko dituenak.

Epe hori igaroz gero, Pleguen edota haien Klausula batzuren baliogabetzea sorterazi eta urratze batetan finkatzen diren erreklamazioak ez dira onartuko, baina baliogabetasun akatsean finkatzen diren aurkapenak salbuetsiko dira (Kontratazioari buruzko 1953ko urtarrilaren 9ko Araudiko 24. art.).

Aldi berean, Udal Erregimenari buruzko arloko indarreko legezko xedapenen testu bategina onetsi zuten apirilaren 18ko 1986/781. Legegintzazko Erret Dekretuaren Testuko 122. artikulu horretako 2. lerroaldearen eta hurrengo artikuluen itzalpean, lehiaketa publikoa iragartzen da, beharrezkoa balitz, Administrazio Klausula Berezien Pleguen aurkako erreklamaziorik azaldatzearren, lizitazioa geroratu egingo litzatekeelarik.

Iragarkia hurrengoa da: I. Xedea: Bizkaiko Foru Aldundiko Sailen garbiketa: 1991.eko kanpaina.

II. Lizitazio oinarria: 165.000.000 pezeta.

III. Burutzeko epea: 1991.eko urtarrilaren 1etik Abenduaren 31ra bitartean.

IV. Behinbehineko fidantza: 3.300.000 pezeta.

V. Ordainketak: 1991.eko ekitaldia.

VI. Prozedura: 1. Agiri guztiak Bizkaiko Foru Aldundiko Kontratazio Zerbitzuan daude ikusgai (Gran Vía, 25, Bizkaiko Foru Jauregiko behe solairua).

2. Idazkitxiak Kontratazio Zerbitzura aurkeztuko dira eguerdiko hamabiak (12) arte, lehiaketa publikoaren iragarki hau Bizkaiko Egunkari Ofizialan argitaratu eta biharamunetik hasita, hogei (20) astegunen barruan.

3. Kontratazio Mahaiak aste bakoitzeko astearteak eta ostegunak aukeratu ditu idazkitxiak irekitzeko egun baliogarritzat, goizeko hamarretatik (10), Lehendakaritza Sailak horretarako jarriko duen Hitzaldi Aretoan.

VII. Proposamen eredua:............ jaunak / andereak.........ko auzotarra, egoitza...............n duena, bere izenean edota............ren ordezkaritzan, Administrazio Klausula Berezien Pleguetan aurrikusi den bezala benetakotzen dudana, hurrengoa adierazten du: 1. Foru Aldundiak Bizkaiko Egunkari Ofizialan eta beste egunkari batzutan............... kontratua (kontratuaren xedearen izen osoa jarri) adjudikatzeko, lehiaketa publikorako deialdia egiteko argitaratutako iragarkiez jabeturik dagoela.

2. Proiektua, Preskripzio Teknikoen eta Administrazio Klausula Berezien Pleguak eta agiri guztiak aztertu eta ezagutzen dituela.

3. Halaber, Administrazio Klausula Berezien Pleguetako lehen klausulak aipatzen dituen legezko eta arauzko testu guztiak ezagutzen dituela.

4. Aurreko 2 eta 3 eta hurrengo 5. atalek, hurrenez hurren, aipatzen dituzten agiriak eta legezko eta arauzko testu guztiak osotoro eta aldaketarik gabe onartzen dituela, haiekin ados egon eta beraietara bere gogoz makurtzen dela, eta.

5. Obrak burutzeko konpromezua hartzen duela, agirioi eta, bereziki, Preskripzio Teknikoen eta Administrazio Klausula Berezien Pleguei, Proiektuari eta aipatutako arauei zehatz-mehatz jarraiturik (letra eta zenbakitan jarri) pezetako kopuruan.

(Lekua, data eta sinadura).

Bilbon, 1990.eko azaroaren 5ean.

Foru Diputatua, Ignacio Etxebarria Etxeita.